BAT Berezi - Informazio gehiago

Zer da BAT Berezi Txartela?

Bat Berezi txartela kontaktu gabeko pertsonala eta besterenezina den diru-zorro txartela da (txip bat darama) eta horri esker tranbian garria daiteke deskontuarekin.

 

Zer behar dut Txartela eskatu ahal izateko?

BAT Berezi Txartela bakarrik eskatu ahal izango dute 65 urte baino gehiago dutenekedo %65eko edo gehiagok minusbaliotasuna dutenek, beti ere, E.A.En (Euskal Autonomi Erkidegoa) bizi eta OAEAP baino 2,5 aldiz Errenta berdina edo txikiagoa izanez gero.

 

Zer nolako dokumentazioa behar dut Txartela eskatzeko?

Beharrezkoa da ondorengo dokumentazioa:

  • Zure NAN-aren, Pasaportearen edo AIZ-eko Pasaportearen fotokopia konpultsatua. Konpultsatu ahal izango da jatorrizkoa ekartzen bada.
  • Oraingo argazki bat nortasun agiri tamainakoa.
  • Errenta aitorpenaren fotokopia konpultsatua edo salbuetsita dagoen egiaztagiria. Konpultsatu ahal izango da jatorrizkoa ekartzen bada.
  • 3 euro.
  • %65a baino minusbaliotasun handiagoa dutenek, horrez gain, minusbaliotasuna ziurtatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua: erabateko elbarritasunagatik edo elbarritasun handiagatik emandako pentsioa edo Foru Aldundiaren erabakia.
  • Familia ugarikoa kidea izanez gero: fotokopia eta Eusko Jaurlaritzako Familia ugariko karneta edo familia ugariko Titulua.
  • NAN-aren, Pasaportearen edo dokumentu baliokidearen helbidea eta egungo helbidea bat ez badatoz, erroldatzearen jatorrizko ziurtagiria aurkeztu beharko da.

 

Non eska dezaket BAT Berezi txartela?

  • Gasteizen erroldatuta dauden pertsonek, Udalak dituen hiritarrenganako arreta bulegoetan (HAB), bai lehenengo txartela bai eta berrizpanak ere.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean (Gasteizen izan ezik) erroldatuta dauden pertsonek, Euskotreneko Tranbiaren Informazio Bulegoan.
  • Informazio gehiago: 902 543 210.

 

Zer egin behar dut galdu edo lapurtuz gero?

Txartela ez da berriz ematen galdu edo lapurtuz gero, baina saldoa beste txartel berri batera aldatu ahal izango da galdutako txartela bi egun pasa eta gero blokeatu ondoren eta behin TIB-an operadore guztien datuak egiaztatuta. Txartel berriagatik 3 euro kobratuko dira.

 

Zer egin behar dut hondatze edo matxuratuz gero?

Matxuragatik bada, beste txartel bategatik aldatuko da aurreko iraungitze datarekin. Saldoa TIB-an eskualdatu ahal izango da, egun bateko atzerapenarekin, operadore guztietako datuak eguneratu ondoren.

Txartela hondatu bada erabiltzailearen erruz, txartel berriagatik 3 euro kobratuko dira.