Aldaketak Bilbo-Leioa-Getxo autobus linean, Athletic Club-C.D. Leganes norgehiagoka dela eta

Entradilla
2018/03/09- Datorren igandean, martxoaren 11an, gaueko 20:45etik aurrera San Mamesen Athletic Club – C.D. Leganes norgehiagoka jokatuko denez, A3414 Bilbo – Leioa – Getxo lineako (Artxandako tuneletik) autobus zerbitzuak aldaketak izango ditu.
Body

Datorren igandean, martxoaren 11an, gaueko 20:45etik aurrera San Mamesen Athletic Club – C.D. Leganes norgehiagoka jokatuko denez, A3414 Bilbo – Leioa – Getxo lineako (Artxandako tuneletik) autobus zerbitzuak aldaketak izango ditu.

Sartuko diren aldaketak hauek izango dira:

• 18:40tik zerbitzua bukatu arte, autobusek Getxotik eta Leioatik datozen ibilbideak Bilboko Kala Nagusia 74ko geralekuan bukatuko dituzte. Horrez gain, Bilboko irteerak, Leioa eta Getxo helmuga izango dutenak, Kale Nagusia 63tik egingo dira. Geraleku horretatik irteera orduak burualdeko geralekuan ezarritako ordua baino 10 minutu beranduago burutuko dira. 18:40ko irteera 18:50ean egingo da, eta horrela hurrenez hurren 22:30ak arte. Zerbitzu horren helmuga Leioa izango da.

• Horrez gain 18:40tik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas kalean erabiltzaileak igotzeko eta jaisteko dagoen geralekua zerbitzurik gabe egongo da.


Informazio gehiago:
94 612 55 55