Irisgarritasuna

Tranbia garraiobide orokorra da eta aniztasun funtzionala duten pertsonen beharrizanei egokituta dago.

Hori lortzeko, geltokiak eta Tranbiaren unitateak ere arreta handiz diseinatu dira.

EuskoTrenetik diseinuan ere beharrezkoak ez diren elementuak edo aniztasun funtzionalen batekin, haurren kotxeak gidatzeko eta abarrentzat traba arkitektonikoak izan daitezkeen elementuak saihestu ditugu.

Tranbiaren unitateak 192 lagun garraiatzeko prestatuta daude, horietatik 50 eserita joan daitezke. Mugikortasun urriko pertsonek tranbian bi leku dituzte haientzako gordeta.

Egokigarritasuna eta geralekuen irisgarritasuna bermatzeko hainbat tresna daude, besteak beste: informazioa Braillen, informazio panelen altuera egokia, salmenta eta balioztatze ciberpass-a duten itsuentzako “T Moduan” eta Braille mezuekin makina-saltzailea aurkitzeko modua, balioztapena egiteko altuera bi eta, azkenik, interfonia “T Modua”an.

Tranbia unitateak irekiera eta larrialdietarako interkomunikazio sistema erabilerrazak dituzte, entzumen arazoak dituzte pertsonentzat egokitutako megafonia sistemak eta atearen egoeraren berri ematen duen hots sistema, pertsona itsuentzat egokitua.