Ingurugiroa

Ingurugiroa

Gizarte arrakastatsu, moderno eta aurreratu bat soilik da posible baldin eta benetan babestu eta errespetua agertzen badiegu gure baliabide naturalei eta pertsona guztien osasunari eta bizitza kalitateari eragin diezaieketen ingurumen arriskuen prebentzioa egiten baldin bada.

Ildo honetan, garapen jasangarriaren ereduaren ezinbesteko oinarrietako bat da pertsona guztiek, egungoek zein etorkizunekoek, bizitza duin baterako eskubidea izatea kalitateko ingurune batean.

Euskotren-en, karbono gutxiko zerbitzu baten alde lan egiten dugu eta horretarako gure zerbitzu-emateak aldatu ditugu. Gure xedea da berotegi efektuko gas isuriak murrizten laguntzea eta baliabideen eraginkortasuna nabarmen areagotzea, hau da, baliabideok hobeto kudeatzea bere bizitza ziklo guztian zehar.

Horren guztiaren helburua da datozen belaunaldiei lurralde atseginagoa, jasangarriagoa eta garapen ahalmen handiagokoa uztea, ingurumena zeharkako elementua delarik, ongizateari, enplegu sorkuntzari eta etorkizuneko ekonomiari laguntzen diena.